top of page

DORRE LUZEA//ehg// 

Proiektu hontarako inspirazio iturri bat topatu nuen orain urte batzuk: erdi aroko dorretxe bat eta bere inguruan gertatutakoak. Hauxe izan da abiapuntua abestiak sortu eta grabatzeko. 

Ta zergatik Dorre Luzea izena? Ba Dorre Motza izena baino erakargarriago dala iruditu zaitelako. Berez ez da dorretxe konkretu bat. Zarautzen bada XV. mendeko eraikin eder bat Dorre Luzea izenekoa baina proiektu hontan ez dut bere historian sakontzen. Aldameneko argazkian berriz Donamariako Jauregia dorretxea ikusten bada ere ez da Dorre Luzea. Hemen entzungo dituzun kantuetan, horrelako eraikin baten inguruan erdi aroko historiak imajinatu nahi izan ditut; gudak, egunerokoak, amodioak, tristurak.... Kontutan izan pixkanaka egiten ari naizen lana danez hainbat abesti bukatu gabe  daude oraindik.

Gustokoa izango duzulakoan, ongo etorri gure dorrera.

Imagen 589.jpg
Fondo negro

INFORMAZIOA

proiektua//dorre luzea

grabaketa//Arrieta Etxea (Donostia)

proiektuaren hasiera//2022

website//https://manunaiz.com

label//Arrieta Records

ABESTIAK

1.- etzegon irteerarik//03:53

2- dorre luzea//03:04

 

 

bideoak youtube// 

etzegon irteerarik (2018)

proiektua// dorre luzea

Baditu urte batzuk dagoeneko baina audioa txukundu det eta irudiekin apaindu det. Etxean grabatutako abestia da. Zalantzarik gabe Francisco Herreroren biolinak laguntzak beste maila bat ematen dio doinuari. Bizitzan ditugun momentu zailak aipatzen ditu abestiak baina aurrera egiteko esperantza ere ageri da zeharka bada ere. Inork ez zuen abestia kantatu nahi eta tamalez nik neuk abestu behar izan det.

manunaiz: gitarra: elektrikoa, bajoa,, sintea,

bottom of page