musika
Proiektu guztiak martxan daude. Abestiak gehitzen eta hobetzen joango naiz ahal dan neurrian.
Proiektu honetan bilduko ditudan piezak duela urte batzuk sortutako doinu xumeak dira.
Garai hartan sortuak, baina gaur egun teklatu berri batean berpiztuak.
Melodia sinpleak dira, pelotari baten hatzek jotzen dituztenak.
Hemen entzungo dituzun kantuetan, horrelako eraikin baten inguruan erdi aroko historiak imajinatu nahi izan ditut; gudak, egunerokoak, amodioak, tristurak....
Ongi etorri gure dorrera.
Abesti bilduma hontan eguneroko gaiak eta gai globalak nahasten dira iraganari, orainari eta etorkizunari begira.
"Jabberwocky" pelikuka gogoan nuela egindako abestiak dira proiektu hontan biltzen ditudanak.
Hasi berria da da hemen aurkezten deten proiektua. Idazle baten paper txuriaren antzeko zerbait dala esango nuke. Ez dakit nondik hasi eta animatzeko karatula bat sortu det eta abesti pare bat.
Blanchard gabondarra gure artean bizi iza zan orain urte batzuk. Bitarte hortan sortutakoak biltzen ditut proiektu honetan.
Urte haietako abestiak karpeta berdinean jaso nituen. Izenburura asmatzeko ez nuen egun onik, horrexegatik LAU izena.
Azkarate herrian hainbat asteburu egin genituen gaztetan. Bidean eta bertan asmatutako melodiak dira hemen entzungo dituzunak.
Aranoko Enazki baserria izan da proiektu honen ardatza, gure amonaren jaiolekua baina Euskal Herriko edozein baserritaz ari naiz neurri haundi batean.
Pandemiaren ondorioz etxean egon ginen danak. Momentu zailak izan ziran baina etxean, ingurukoekin egiteko denbora izan zan.
Berriz ere atzera begiratzen du proiektu honek, garai bateko kontuak berriz ere orainera ekartzeko asmoarekin.










