top of page

bideoklipak

Abestiei irudiak jartzea pensatu det. Hortxe noa pixkanaka.

ez zegoen irteerarik (2021)//

proiektua// dorre luzea

Dorre luzea proiektuaren lehen abestia. Baditu urte batzuk dagoeneko baina audioa txukundu det eta irudiekin apaindu det. Etxean grabatutako abestia da. Zalantzarik gabe Francisco Herreroren biolinak  beste maila bat ematen dio doinuari.

Bizitzan ditugun momentu zailak aipatzen ditu abestiak baina aurrera egiteko esperantza ere ageri da zeharka bada ere. Inork ez zuen abestia kantatu nahi eta tamalez nik neuk abestu behar izan det.

manunaiz: gitarra: akustikoa, gitarra elektrikoa, bajoa, sintea, ahotsa

francisco herrero: biola, biolina

​

ez gehiegi pentsatu (2019) //

proiektua// nora goaz?

​

Abestiak pentsamendu kritikorik ezaz ironiaz hitz egiten du, dogmatismoen gorakadaz, kontrarioarekiko errespetu faltaz, indibidualismoaz eta desinformazioaz, egiazkoa edo faltsua zer den bereizten zaila den garaietan. Entzuten den ahotsa erreala denaren eta fikzioaren arteko distantziaren froga ona da: nahiz eta nik kantatzen dudan, beste pertsona baten ahotsa entzuten da.

manunaiz: gitarra: akustikoa, gitarra elektrikoa, bajoa, pianoa, ahotsa

​

dorreko balada (2020)//

proiektua// dorre luzea

​

Gerra garaia da. Dorrean, bakardadea eta tristura dira nagusi. Balada tristea garai ilunetan.

​​​

manunaiz: gitarra: akustikoa, gitarra elektrikoa, bajoa, ahotsa

francisco herrero: biola, biolina

​

leihotikan begira (2023)//

proiektua// dorre luzea

​

Dorreko leihotik begira sortzen diren pensamentuak agertzen dira kantu hontan. Mikel Zubillagak dronarekin lortutako irudiak erabili ditut abestia borobiltzeko ahaleginetan.

​

manunaiz: gitarra: akustikoa, bouzoukia, bajoa, pianoa, ahotsa

​

afrikar bat gure artean (2020)//

proiektua// gabon

​

Afrikarra gure artean egon dan bitartean egindako kantua.

​​​

manunaiz: gitarra: akustikoa, gitarra elektrikoa, bajoa, ahotsa

​

​

springsteenen galdera (2019)

proiektua// nora goaz?

​

Bat-batean hil zen lagun handi bati omenaldi gisa egin nuen kantu hau duela urte batzuk. Bideo honetan bere bi pasio nagusi batu ditut: Bruceren musika eta bizikleta Zuretzako da Iñigo.

​

manunaiz: gitarra: akustikoa, armonika, bajoa, pianoa, sintea, ahotsa

maddi zubillaga: biolina

​

ez dago ezer (2025)

proiektua//eta orain zer?

​Bideo xinple bar abesti xinple batentzako. Hasteko eta animatzen joateko modu on bat iruditu zait. Batzuetan musika ez da iristen, ez da agertzen, ziur aski behar adina denbora ez hartzeagatik. Batzuetan ez dago ezer. Hau da aurkezten dizuedan abesti-proiektuaren esanahia. Zerbaitekin hasi behar. Arpegio bat marrazten duen gitarra elektriko bat eta sintetizadorea azpian. Ez dago ezer. Oraingoz.

​manunaiz: gitarra: , sintea,

​

bottom of page