top of page

ENAZTI

Arano// 

Seguruenik herrian edo hirian bizi geranak idealizatu egiten dugu mendia, herri txikia edo baserria. Horrexegatik miresmena sortzen digu duela urte batzuk gure arbasoak Enaztin bizi zirela pensatzeak. Hantxe imajinatzen ditugu egun euritsuetan, momentu zailetan eta  noski alaitasun uneetan eta ospakizunetan.

Miresmen eta seguruenik idealizazio horren ondorioa da hemen ikusi eta entzungo duzuna.  Enazti baserria da oraingo hontan inspirazio iturri baina Euskal Herriko edozein baserritaz ari gera neurri haundi batean.

117_1760 (2)_edited.jpg

oharra// Abestiak grabatu ahala entzuteko moduan izango dituzu gune hontan. Bukatu gabe daude oraindikan eta pixkanaka hobetzen joango dira grabazio berriak egiten ditugun heinean

Fondo negro

INFORMAZIOA

proiektua//Enazti

grabaketa//Arrieta Etxea (Donostia)

proiektuaren hasiera//2023

website//https://manuzubi.wixsite.com/manunaiz

label//Arrieta Records

ABESTIAK

1.- enazti//04:39

2 - bizar zuri//02:51

3.- txotx//02:08

4.-sentimendu asko//05:17

5 - begietan nigarra//03:20

6 - artatxuriketan//01:55

7 - joan direnak//03:51

8 - euritan//02:02

9 - Karmen eta txistularia//02:01

10. - hernani aldean//01:32

11.- aranon festa//xxxxx

12.- negua//xxxxx

13.- treintaiseisen//xxxxx

14.- eoskorrarena//xxxxx

15. - santa krutzen andana//xxxxx

16. - nire senar//xxxxx

17. - zeruari begira//xxxxx

18. - lur berritara//xxxxx

19. - azken agurra//xxxxx

20. - santiyutan//01:43

 

 

ENAZTI

Euskal baserriek berezitasun bat dute: guztiek dute izen propioa, herrietako biztanleek eta agintariek aitortua. Eta gure amonarenak ENAZTI du izena.  (ENARTI bezela azaltzen da dokumenturen batean). Izen berezia da. Pensatzen jarrita, ez diot esanahirik topatzen. -TI atzizki bat dirudi baina ENAZ hitzak ez du zentzu askorik, neretzat behintzat.  San Google-ren laguntzaz izen honen jatorria eta esanhaia aurkitzeko ahaleginetan aritu naiz. Filologoetara jolastu nahi izan det arratsalde batez eta ikusiko dezuten bezela bidean zenbait informazio topatu det.

Hasteko, baserriei ze izen jartzen zaien ikusi nahi izan det. Askotan toponimoak erabiltzen zirala jakin det. Hauen artean batzuk orografiaren araberakoak ziran (Ibarra, Zabala, Oihaneder...), hitz arruntak (iturria, erreka,  harana...), zuhaitz eta landareekin lotuak (Areitzaga, Ametzaga, Isuskiza...) edo abereekin ( Azkonobieta, Behorlegi, Iñurritegi...). 

Bestetan berriz jabearen izena erabiltzen zan baserria izendatzeko (Antsorena), bere lanbidea (Apezetxea) edo ezizenak (Andratiena).

Baina orain interesa zaigun honi ez diot trazarik topatzen.

Filologo edo etnografo batengana jo beharko det. Nobedaderik balego hementxe idatziko nuke

ENAZTI

Arano// 

bottom of page