top of page

gabon

\\ berdin //

zer da hau?//??

Blanchard da atal honen protagonista, 2020ko urrian ezagutu nuen gabondarra, Bizitzaren gorabehera horiengatik Donostian aurkitu nuen egoera zailean eta laguntza beharrean. Gero nire familia ezagutu zuen eta aurrerago nire lagunak ere. Pixkanaka adiskidetasun sendo bat lortu dugula esango nuke. Hilabete askotan gure artean bizi izan da, gurekin sufritu du eta familiako beste bat bezala gozatu du gurekin. Bizikidetza bizia izan da, eta laguntza, arrazakeria, migrazioa, adiskidetasuna, konfiantza, eta agian gure existentziari buruz ere asko ikasi eta hausnartu dugu.

liburua?//liburutxoa

Liburu hau irakurtzen baduzu azkar konturatuko zera ez naizela idazlea, gainera, eta ez dut sekula idazle izateko asmorik izan. Baina istorio bat daukat kontatzeko. Blancharden istorioa. Dagoeneko liburu baten antza duen zerbait idatzi det eta martxan daukat dagoeneko bigarrena (10 bat urtetan prest egongo dala pensatzen det). Erosi nahi badezu jakin lortutako dirua gure lagunarentzat izango dala. Irakurri nahi badezu artxiboa ere jeitxi dezakezu.

Potada (1).png

erosi//liburutxoa

Euskaraz

Castellano

 EBook

irakurri//liburutxoa

Euskaraz .pdf

Erderaz .pdf

bloga?//kontu kontari

Daukadan esperientzi txikiagatik, badakit liburu bat idazteak denbora asko eta etengabeko ahalegina beharko lukeela. Horregatik, duela urte batzuk erabili nuen blog formatura itzultzea pentsatu dut: apur bat lasaiagoa, formaltasunik eta amaitzeko presiorik gabe. Horrela patxadan lan egin dezaket eta istorioa bere modura igarotzen uzti. Blog formatuak askatasun handiagoa emango dit, ez dut presiorik izango filologoen kontrolpean idazteko, eta, batez ere, zuen iritziak eta iradokizunak entzun ahal izango ditut. Gainera, testua editatu ahal izango dut akatsak ikusi ahala, hobetzeko, eta zuen iradokizunak sartu ahal izango ditut. Horrela, blogak nolabaiteko koherentzia eta gorputza lortzen badu, batek daki, baliteke egun bat liburu bihurtzea, baina une honetan ez da lehentasuna.

abestiak?//kantu kantari

Blanchard gure artean zegoen bitartean abesti batzuk sortu genituen Hementxe dituzu entzungai. Bideoren bat ere jarri det, gure laguna hobeto ezagutzeko balioko duelakoan.

bottom of page